- Enpresatik enpresarako fakturak ere TicketBAI bidez fakturatu behar dira edo soilik azken kontsumitzailearentzako fakturetarako da?
TicketBAI 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera txertatzeko betebeharra ondasun entrega eta zerbitzu emateen ondorioz igorritako faktura edo egiaztagiri guztietarako da, hartzailea beste enpresa edo profesional bat (B2B) edo azken kontsumitzaile bat (B2C) izatea gorabehera. Bi kasuetarako da.
- Zer behar dut TicketBAI betebeharra betetzeko?
Fakturazioa egiteko ekipo edo makina honetarako gai izan behar da:
a) Elektronikoki sinatutako informatika-fitxategi bat sortzeko (beraz, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat).
b) Zerga administrazioari aurreko a) hizkian xedatutakoaren arabera sortutako informatika-fitxategi bakoitza berehala bidaltzeko (Interneterako konexioari dagokionez).
c) Faktura edo egiaztagiria identifikatzeko kode bat eta QR kode bat gaineratzeko, fakturan.
Horrenbestez, TicketBAI betebeharra betetzeko fakturazioko software edo programa bat, Interneterako konexioa eta ziurtagiri digital bat behar dira.
- Softwarea homologatuta egon behar da edo ezarritako zehaztapen teknikoak betetzen dituen edozein software erabil daiteke?
Erabil daitekeen softwarea software eta erakunde garatzaileen Erregistroan izen emanda egon beharko da.
- Zer murriztapen izan ditzake Ogasuneko webaren aplikazioak merkatuko fakturaziorako programa batekin alderatuz?
Doako web aplikazioa egunero faktura bolumen handia igortzen ez duten zergadunentzat dago pentsatua, nahiz eta haren erabilera ez dagoen mugatua.
- Hirugarren batek sor ditzake TicketBAI fitxategiak zergapekoaren izenean?
Bai. Fakturazioa materialki egiten duenak sinatu behar ditu fakturak, nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria edo dispositiboko ziurtagiri bat erabiliz.
- Faktura paperean egin daiteke ala elektronikoa izan behar du?
Fitxategi elektroniko bat sortu behar denez fakturaren datu guztiekin, faktura edo egiaztagiria formatu elektronikoan egin eta igorri edo emango da, ahal dela, salbu hartzaileak egiaztagiria edo faktura paperean eskatzen duenean.
-
- Baliogabetu al daiteke TicketBAI sisteman egindako faktura?
Bai. Horretarako, baliogabetzeko TicketBAI fitxategia sortu behar da
Comments