TicketBAI sistema pixkanaka ezarriko da
Zergadunak TicketBAI sistema erabiltzera behartuta egongo dira, kontuan hartuta zer jarduera enpresarial, profesional edo artistiko egiten duten :
2022ko urtarrilaren 1ean, Zerga arloko kudeaketa zerbitzuak ohikotasunez egiten dituztenak egongo dira behartuta.
2022ko martxoaren 1ean, 1. sekzioan, 834. eta 849. talde bitartekoak eta 2. sekzioan, 011. eta 841. talde bitartekoak.
2022ko maiatzaren 1ean, 1. sekzioan, 834. eta 849. talde bitartekoak eta 2. sekzioan, 011. eta 841. talde bitartekoak.
2022ko urriaren 1ean, 501. eta 508. talde bitartekoak; 691. eta 757. talde bitartekoak; 833. taldea; eta 851. eta 999. talde bitartekoak.
2022ko abenduaren 1ean, gainontzekoak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak zergadunak animatu nahi ditu «jauzia egitera» eta proiektuarekin bat egitera. Izan ere, 2021ean horrek «ez dakar konpromisorik», eta abantailak ugari izan daitezke: erosotasuna, kenkari fiskalak eta, gainera, derrigorrezko aldia iritsi aurretik tresnak erabiltzen ikasteko aukera.
Comentarios