Gure eginkizuna
Gure helburua zure enpresa edo negozioa haztea da. Zure datuen automatizazio onena izan dezazun nahi dugu, horri esker hobeto kudeatzeko.
Softlan,
betidanik zure ondoan
1994tik gaude negozio honetan. 2012tik Elgoibarko Albitxuri 3i Industrialdean gaude, gure bezero askorengandik gertu, nahiz eta gaur egun, teknologia berriei esker, “gertu egotea” oso erlatiboa den.
Multibasen garapen propioarekin hasi eta SAGEk proposatutako ERP soluzioen banaketarekin jarraitu genuen. .Net tresnekin garatutako software propioarekin ere lan egin dugu, denborarekin osatuz joan direnak. Zarauzko Aner enpresaren ONYX ERP eta DSG Software eta OSPROG-en Efficiency MES soluzioak ere ezartzen ditugu.
Urte hauetan, pertsona edo bazkide espezializatuak sartzen joan gara beti gure bezeroei zerbitzu hobea emateko helburuarekin. Spriren laguntza eta dirulaguntzekin laguntzen diegu.
Eta horretan jarraitzen dugu, Softlanek soluziorik onenak eskaintzen dizkizu zure negozioa funtziona dezan, zuk erabaki dezazun, prozesu administratibo eta produktiboen kontrola izan dezazun, horiek erraztu eta automatizatu eta, azkenik, produktibitatea areagotu ahal izateko. Zurea bezalako enpresa txiki eta ETE askoren bazkide teknologikoa gara. Aspaldi gabiltza horretan.
Deitu eta hitz egingo dugu!!